Albisteak

Janardana Iglesias Ezpalak taldeko bateria jotzailea izango da aurrerantzean

Janardana Iglesias izango da aurrerantzean Ezpalak taldeko bateria jotzailea. Orain arte, Xabi Arrieta azkoitiarra aritu da lan horretan. Bi proiektutan murgilduta zebilen azkoitiarra eta horiek “bateratzeko zailtasuna” zuela azaldu dute Ezpalakeko kideek. Hori dela eta, taldea utzi behar izan du Arrietak eta Iglesiasek beteko du bere lekua. Ezpalaleko kideek azkoitiarrari onena opa diotela adierazi dute sare sozialetan eta Iglesiasi ongi etorri beroa eman diote.

Argazkia: Ezpalak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide