Albisteak
Janari bilketa burutuko da “laguntzaren beharrean aurkitzen diren” herritarrentzat
— 2015-11-05Asteburu honetan, azaroaren 6an eta 7an, Zestoan Merkatari Elkarteak eta Zestoako Elikagaien Bankuak elikagaiak biltzeko ekimena burutuko dute. Antolatzaileen esanetan “elkarlanak janari bilketa erraztea eta ziurtatzea du xede. Izan ere, laguntzaren beharrean aurkitzen diren herritarrak gero eta gehiago dira”.
Bihar eta etzi, herritarrek bere ekarpena egin ahal izango dute dendetan horretarako zehaztutako guneetan. Otarrak osatzeko olioa, arroza, pasta, lekakā¦ uztea eskatu dute antolatzaileek. Janaria jasotzeaz gain, hainbat komertziotan itxulapikoak ere egongo dira ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenentzat.
Orain arte egindako ekimenentan “zestoarren erantzuna paregabea” izan da antolatzaileek diotenez, eta oraingoan ere hala izango dela espero dute.
Egin zaitez bazkide