Albisteak
Jantxi eta Kixkurra dira Txokoko Pilota Txapelketako txapeldunak
— 2016-07-02Ostiral arratsaldean jokatu zen Txokoko Pilota Txapelketako finala, eta bertan, Jantxi/Kixkurra bikoteak Urtzi Z./Salegi bikoteari irabazi zion. 30-25 izan zen finalaren emaitza. Partida parekatua izan zen, baina ia partida guztian zehar bikote garailea aurretik izan zen. Lau pilotariek final polita eskaini zieten Zestoako frontoi zaharrera gerturatu zirenei.
Finala jokatu aurretik, txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zen. Bertan Muno/Lain bikoteak irabazi zuen Liher/Josu bikotearen aurka, 30-23.
Finala amaitu ondoren, txapelketari amaiera emateko, Iker Perezi omenaldia egin zitzaion, bertan Itxaropena Dantza Taldeko kideek aurreskua dantzatu zuten, eta Aitor Salegik pare bat bertso ere kantatu zituen.
Amaitu da beraz 2016ko Txokoko Txapelketa. Maiatzaren 16an hasi eta uztailaren 1ean amaitu da aurtengo edizioa. 30 pilotarik 15 bikote osatuz hartu dute parte txapelketan.
Egin zaitez bazkide