Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean jokatu dira Txokoko Txapelketako finalerdiak. Jantxi-Kixkurra bikotea nagusitu da lehen partidan Aitzol eta Urtziren aurka 29-30 irabazita. Bigarren finalerdia Ander-Hektor eta Muno-Josu bikoteek jokatu dute eta lehenak izan dira garaile 26-30 emaitzarekin. Finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak datorren ostiralean jokatuko dira, arratsaldeko 18:30ean hasita, frontoi zaharrean.
Hemen dituzue gaur ateratako argazki batzuk: