Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo goizean jokatu ziren Iraetako santainesetako pilota txapelketako finalerdiak. Lehen partidan Jantxi eta Liher Mikel eta Ioritzen aurka aritu ziren. Lehenak izan ziren garaile, 22-18 emaitzarekin. Bigarren partidan, berriz, Jon eta Adonis Peio eta Aitzolen aurka aritu ziren. 22-13 emaitzarekin irabazi zuten Jonek eta Adonisek.
Finala eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak hilaren 21ean jokatuko dira, eguerdiko 12:00etan hasita.