Jaqueline eta Karmelo… Gure hautagaiak ezagutu nahi?

Zerrenda osatzen duten pertsonak aurkezten joango gara. Perfil ezberdinetakoak, eskarmentu handiekin hainbat arlotan eta herriaren alde lan egiteko prest daudenak.
Gaur Jaqueline Zunzunegi eta Karmelo Mendizabal Ā aurkezten ditugu:

– Jaqueline, 50 urte, zestoarra. Ikasketaz Travel & Tourism with Business eginak ditu. Gaur egun Atoin kontzesionarioa eta osagaiak etxeko enpresaren burua da. Zaletasun nagusienak mendia eta natura ditu. Caritasen bolondres ibilitakoa da.

– Karmelo, 67 urte, Arroabehean jaioa eta orain IbaƱarrietan bizi da. Musikan lizentziatua Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Zarauzko KAMe Musika Eskolaren sortzailea eta zuzendaria 1990-2019 urteen artean. Haur eta Bigarren Hezkuntzako musikako irakaslea Zarauzko itunpeko ikastetxe batean. Zestoako Udaleko Auzo eta Ogasuneko batzordeburu 2015-2019 legealdian. 2019-23 legealdian, oposizioan Euskara eta Sozioekonomia batzordeetako zinegotzia. Gogoko du etxean brikolajean aritzea.
Irekiagoa, zintzoagoa, eraikitzailegoa eta apalagoa



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide