Jasotzen dituzun mezuak zure hizkuntzan irakurri nahi?

Telefonoarekin itzulpen automatikoak egin ditzakegu. Horretarako doaneko app-ak daude. Oso erraza da horiek erabiltzea.

Ostegunean, otsailak 2, Kiroldegiko aterpean egongo gara. App horiek zeintzuk diren, nola funtzionatzen duten eta erabiltzeko telefonoa nola konfiguratu erakutsiko dizugu.

16:30etik 18:30era egongo gara, probak egiteko, eta doaneko WiFi-a egongo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide