Albisteak

Jazz doinuak izango dira entzungai datorren larunbatean Bainuetxean

Larunbat gaua girotzeko asmotan, jazz kontzertua antolatu dute Bainuetxean datorren larunbaterako. Jesus Perez, Gonzalo Encinal, Andoni Vázquez eta Aitor Zozanos musikariek osatzen duten Jazz Band taldea arduratuko da giroa alaitzeaz.

Aurretik erreserba eginez gero (943 147 140 telefonora deituta), kontzertua entzun bitartean afaltzeko aukera egongo da. Eguraldiak laguntzen badu kontzertuak kafetegiko terrazan egingo dira eta horrela gertatuko ez balitz, barruko antzokian antolatuko lirateke.

Hemen informazio gehiago:

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide