Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udako asteburuak girotzeko asmotan Bainuetxean jazz kontzertuak antolatu dituzte. Zestoa Jazz Band taldearen eskutik gau giro apartez gozatzeko aukera izango da jazz erritmoan.
Abuztuko ostiral eta larunbatetan izango dira kontzertuak eta aurretik erreserba eginez gero kontzertua entzun bitartean afaltzeko aukera egongo da. Eguraldiak laguntzen badu kontzertuak kafetegiko terrazan egingo dira eta horrela gertatuko ez balitz barneko antzokian antolatuko lirateke.
Informazio gehiago behar izanez gero euren sare sozialetan aurkitu dezakezue.