Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herritar mordoxka bildu dira Gurutze Pentsiodunen elkarteak eta 3Z Zahartzaroa Zaindu Zestoan elkarteak antolatu duten elkarretaratzean. “Pentsio publiko duin baten aldeko” elkarretaratzea izan da gaur eguerdikoa, 1080 euroko gutxiengo pentsioa eta pentsioak KPIaren arabera igotzea eta ez legeak ezarritako %25aren arabera eskatzen dute.
Hemendik aurrera astelehenero bilduko dira Gurutzean, eguerdiko 12:00etan, “pentsio publiko duin baten alde”.