Albisteak

Jendetza bildu da lehen Sañu Egunean

Mendietan haize errotak jartzearen kontrako hainbat taldek -Sañu Bizirik, Agiro mendi kluba, Oletan ere ez, Anaitasuna mendi bazkuna, Lagun Onak mendi bazkuna, Sokaitz eskalada taldea eta Txillarramendi auzo elkarteak- antolatuta, lehenengo Sañu Eguna egin zen atzo, igandea, Sañoa gailur inguruan. Jendetza bildu zen bertan, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, egun bikaina pasa zuten bertaratu zirenek.

Argazkiak: Sañu Bizirik




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide