Albisteak

Jendetza bildu da plazan, Sahara libre baten alde

1991tik indarrean dagoen su-eten akordioa hautsi zuen Marokok joan den ostiralean. Rabatek armada bidali zuen Guergueratera, herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugara, sahararren protesta bat desegitera. Hori dela eta, Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsio militarrak gora egin zuen eta Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen Mendebaldeko Saharan.

Egoera salatzeko, elkarretaratzea egin dute hogeinaka lagunek gaur eguerdian plazan, Zestoako saharar komunitateak eta EH Bilduk deituta, “Marokoko armada Guergueratik kanpora! Sahara libre!” lemapean. Sahara aske baten aldeko aldarriak entzun dira plazako txoko guztietan. Komunikatua irakurri dute hiru hizkuntzatan eta orain artean bezala, “zestoarrak beraien alboan behar dituztela” adierazi dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide