Jokalari eta gurasoentzako abisua

Ostiral honetan ekainak 5, denboraldi honetan erabilitako erropa eta motxilak jasoko dira Iraetan. Material guztia ekartzen duten jokalariei denboraldi hasieran ordaindutako fidantza eskura itzuliko zaie. Dena ekartzen ez dutenei falta den materiala ekartzeko epe bat emango zaie eta itzuli ezean fidantza galduko dute.

Bestalde, material bilketa segurtasun neurriak betez egingo da eta jokalari bakoitzak bere taldeari dagokion orduan azaldu beharko du. Bertaratu ezin duenak materiala taldekide baten esku utzi beharko du.

ORDUTEGIA:
Infantil neskak: 17:00-17:15
Infantil mutilak: 17:20-17:35
Kadete mutilak: 17:40-17:55
Kadete neskak: 18:00-18:15
Jubenil mutilak: 18:20-18:35
Senior neskak: 18:40-18:55
Senior mutilak: 19:00-19:15




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide