Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtarrilaren 12an, igandea, “Jolas Izan Naturan Aske” proiektuaren aurkezpena izan zen Arroabeko Sakulupe parkera gerturatu ziren haur eta helduek. Saioak bi zati izan zituen, aurrenekoan jolas askea egin zuten eta bigarren zatian, proiektuari buruzko informazioa emateaz gain, norberaren bizipenen hausnarketa solasaldia egin zuten. Besteak beste, eguneroko jolasa aire zabalean herriz-herri berreskuratzea da proiektuaren helburu nagusienetako bat eta hau lortzeko baldintzak elkarrekin sortu eta eskaintzeaz arduratzen dira proiektuaren sortzaileak. Arroako Sakulupe guraso elkarteak lagundu zuen ekimena aurrera ateratzen.