Albisteak
Aner Orbegozo izan da futbol taldeko otarraren irabazlea
— 2025-01-17Pasaden urtarrilaren 6an zozketatu zen NiƱoko loteriaren zenbaki bera izan da aurten ere Zestoa Futbol Taldeko otarraren zenbaki saritua. 8908 izan da, hain zuzen ere, zenbaki irabazlea, eta Aner Orbegozo, Gizonezkoen Jubenilen mailako jokalaria, izan da saria eman duena.
Urtero bezala, jokalariak izan dira talde bakoitzaren argazkia zekarren egutegi txikiak saltzen aritu zirenak, eta egutegi horietan azaltzen ziren zozketatutako zenbakiak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide