Albisteak
Jon Agirre arroarrak Lehendakari txapelketako lehen lasterketa irabazi du
— 2019-03-06Pasa den igandean jokatu zen txirrindularitzako Sub 23 kategoriako Lehendakari Txapelketako lehen lasterketa EreƱon. Jon Agirre txirrindulari arroarra izan zen garaile. Txapelketa honetan parte hartzen duen laugarren urtea da. Joan den urtean bigarren postua eskuratu zuen eta momentuz, aurten, lehen postuan dago arraoarra.
2017an Baque-Ideus taldeak fitxatu zuen Agirre. Ordutik oso gustura dabilela azaldu du txirrindulariak. “Larunbatekoa irabazten dudan lehen lasterketa da eta oso pozik nago, ilusio handia egin zidan” gehitu du.
Txapelketak guztira 15 lasterketa ditu eta Espainia osoko txirrindulariek hartzen dute parte. Hurrengoa datorren larunbatean izango da, Urretxun.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide