Bost etapako txapelketa izan da. Atzo jokatu zuten azken etapa eta sailkapen nagusian laugarren postua eskuratu du arraoarrak.

Ion Agirre azken etapan (Argazkia: Ken Pharma)
Atzo, igandea, amaitu zen Frantziako Alpes Isère Tour txapelketa. Jon Agirre arroarrak hartu du parte txapelketa horretan eta laugarren postuan sailkatu da. Guztira. 95 txirrindularik hartu dute parte. Atzo jokatu zen bosgarren eta azken etapa eta bosgarren postuan sailkatu zen arroarra.
Txapelketa bikaina egin du Ken Pharmako txirrindulariak. Egindako lanarekin “oso gustura” dagoela azaldu du Agirrek Ken Pharmaren webgunean: “Sentsazioak oso onak dira, bai banaka, bai taldean. Kilometro asko egin ditugu tropelaren buruan aste honetan zehar. Eskerrak eman nahi dizkiet taldekideei, eta oso pozik nago taldean egoteagatik, bakoitzak ahal duen guztia ematen baitu denon helburua betetzeko. Pena da podiumak segundo batzuez ihes egin izana, baina hala ere emaitza ona da” azaldu du arroarrak.