Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Joan den larunbatean jokatu zen Txindokiko Kilometro Bertikala proba Abaltzisketan. 186 korrikalarik hartu zuten parte, horien artean Jon Alberdi zestoarra. Kirolariek 3,6 kilometro egin behar izan zituzten korrika, 980 metroko desnibelarekin.
Alberdik bederatzigarren postua eskuratu zuen, eta denbora bikainean egin zuen proba: 40 minutu eta 8 segundo. Gizonezkoen mailan Asier Larruzea gueñestarrak lortu zuen garaipena 35.59 denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Oihana Kortazar mutrikuarrena izan zen azkarrena, 44:05 deborarekin.