Albisteak

Jon Alberdik Goizutrail mendi lasterketa irabazi du

Larunbat goizean Goizutrail mendi lasterketa jokatu zen Goizuetan (Nafarroa). Bi ibilbide zituen lasterketak, 25 eta 10 kilometrokoak. Ibilbide luzean Jon Alberdi zestoarra izan zen garaile 2:17:08 denborarekin. Iban Agirrezabala bigarren sailkatuari 17 segundoko aldea atera zion eta hirugarren Jokin Gijarro izan zen 2:20:27 denborarekin. Guztira 107 korrikalarik hartu zuten parte 25 kilometroko ibilbidean.

Aurreko denboraldian V. IƱaki Ruiz mendi-lasterketa ere irabazi zuen Jon Alberdik eta podiumean edo podiumetik gertu ere sailaktu izan da meni lasterketetan.

Lasterketako sailkapenak herrikrosa.eus webgunean ikus ditzakezue.

 

 

 

 

 

Argazkiak: Urumea Arnastu




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide