Jon Artano: “Kazetariak gatazka batean zer egin beharko lukeen? Zintzo jokatu”

Jon Artano Kolonbian bizi da irailetik, bertan EITBren Latinoamerikako berriemaile lanetan dabil. Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin dio:

“Gustura”. Halaxe etorri da Jon Artano (Zestoa, 1978) etxera Gabonak pasatzera. Irailaz geroztik EITBren berriemaile berezia da Latinoamerikan, eta Bogotan bizi da ordutik. Egun batzuk Zestoan eman ostean, gaur hartuko du hara itzultzeko hegaldia. Udan etorriko da berriro Euskal Herrira, eta orduan erabaki beharko du atzerrian lanean jarraituko duen edo ez. “Denborak esango du”.

8.200 kilometro inguru daude Zestoatik Kolonbiara. Urruti samar, ezta?

Urruti dago, bai. Hango hizkuntza ezagutzen dugu, baina, bestela, dena da desberdina. Oharkabean pilatzen ari zaren detaileengatik eta hango jendearekin dauzkazun elkarrizketengatik, pixkanaka konturatzen zara haiek mundua ikusteko beste modu bat dutela. Balioak oso antzekoak izango dira, baina badaude beste lehentasun batzuk, ñabardura batzuk, eta harremanak egiteko modu batzuk. Eta atzerrian bizitzearen aberasgarriena hori dela uste dut. Bat-batean beste leku batean zaude, eta Kolonbian mundua begiratzeko duten modu hori barneratzeko nahikoa denbora egon ez naizen arren, konturatzen naiz pixka bat diferentea dela.

Ondorengo estekan irakur dezakezue elkarrizketa osorik:

http://urolakosta.hitza.eus/2017/01/11/jon-artano-kazetariak-gatazka-batean-zer-egin-beharko-lukeen-zintzo-jokatu/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide