Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urriaren 26an aurkeztu zuen Jon Artanok ofizialki Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan “Juana” liburua. 2022an Tene Mujika beka irabazita, urtebeteko epea izan du Artanok liburu idazteko. “Juana” izenburua du liburuak eta Juana Perea Plata emakume kolonbiar ausartaren istorioa kontatzen du, eta aldi berean, Bilbon errotutako Perea familiak gerran eta ondoren izandako nondik norakoak ere jasotzen ditu.
Bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da liburuaren aurkezpena Alondero aretoan Portalek antolatuta eta Pako Aristi idazlea izango du gidari Artanok.