Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2022an Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika bekaren irabazlea izan zen Jon Artano. Urte beteko epea izan du argitaratu berri duen liburua idazteko. Aurkezpena gaur izango da, urriaren 26an Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan 10:30ean. Artanorekin batera Xabier Mendiguren editorea eta Debako Udaleko ordezkaria izango dira bertan.
Zestoan, Alonderon izango dugu aurkezpena ikusteko aukera datorren azaroaren 7an Portale Kultur Elkarteak antolatuta.
Euskal jatorriko Juanaren hilketari buruzko saiakera hau idazteko, Artanok 6 herrialdetatik bidaia egin zuen eta gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiaren testuinguruan Juana eta bere familiaren istorioaz aritu da bere lanean.