Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Iraetako santainesetako pilota txapelketako finala jokatu da gaur goizean. Finalaren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu dute. Peio eta Aitzol oikiarrek eskuratu dute hirugarren postua, Mikel eta Ioritzen aurka 18-13 irabazita. Ondoren, final handia jokatu dute. Jon eta Adonisek eskuratu dute aurtengo txapela, Liher eta Josebari 22-13 gailenduta.
Iluntzean jarraituko du festak auzoan. 21:00etan afari herrikoia egingo dute, eta ondoren, Manitu eta Displasy taldeek kontzertu bana eskainiko dute. Gaua amaitzeko, DJ Olaberriren doinuak izango dira entzungai.