Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren abenduaren 28an, Jon Maia artista ezaguna protagonista duen “Kantu berri bat gara” ikuskizuna izango da Zestoako Kiroldegiko frontoian.
Kontzertua 18:00etan hasiko da, baina ateak ordu erdi lehenago irekiko dira, 17:30ean. Sarrerak ez dira zenbakituko, 15 euroko prezioa dute eta dagoeneko eskuragarri daude musikazale.net/bidean bidez online erosteko. Gainera, kopuru mugatu bat jarriko da salgai datorren astetik aurrera Udaletxeko harreran.