Albisteak

Jon Maiaren solasaldia izango da asteartean

Argazkia: Berria

Euskara Foroak deituta solasaldi berri bat izango da datorren asteartean Alonderon. Oraingoan Jon Maia izango da gonbidatua. Atera berri duen «Kantu berri bat gara» disko-liburuan datorren “Euskal Herria B” abestia hartu dute aitzakia.

XV. mende hasierakoa da ezagutzen dugun euskal kanturik zaharrena, Bereterretxen khantoria izenekoa. Ordutik gaur egungo Euskal Herrirainoko ibilbidea egiten du Jon Maiaren lanak. Gaur egungo Euskal Herriari buruz abeslariak duen ikuspegia da Euskara Foroak landu nahi duena. “Bada beste Euskal Herri bat/ez dena gure kantu zaharretan agertzen/ ez eta egutegietan ere/ ez dena kondairetan aipatzen (…)” dio bere kantaren hasierak. “Euskal Herria B” deitu dio Maiak eta kulturartekotasuna lantzen ari den Euskara Foroari egokia iruditu zaio Euskararen egunari begira horretaz hausnartzea.

Alonderon izango da hitzordua, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide