Albisteak
Jon Mendizabal Euskadiko txapeldun mahai tenisean
— 2024-01-10Pasa den asteburuan jokatu zen Abadiñon Euskadiko Mahai Tenis txapelketa eta Jon Mendizabal zestoarrak irabazi zuen jubenil mailan Euskadiko txapelketa binakako modalitatean Aitor Pfluegl bikotearekin.
Jon Mendizabal 18 urteko gaztearekin egon gara lorpenagatik zorionak eman eta pare bat hitz egiteko:
Noiz hasi zinen mahai tenisa praktikatzen?
Uda garaian eta oporretan aitarekin askotan praktikatzen nuen mahai tenisa. Oso gustuko nuen eta gogoratzen naiz nola urte batean Benidormen oporretan geundela mahai tenisean jokatzeko klubak begiratzen hasi ginela interneten. Donostian Fortuna izeneko kluba bat dago eta hantxe hasi ginen aita eta biok 2019. Aurrena proba batzuk egin zizkitedan eta hartu ninduten eta han jarraitzen dut.
Asteburukoa ez da lortu duzun aurreneko garaipena
Hori da, iaz Gipuzkoko txapelketan hirugarren gelditu nintzen. Fortunak berak klubean egiten dituen torneoa bi aldiz irabazi dut eta beste bitan bigarren gelditu naiz. Pasa den asteburuan Euskadiko txapelketak jokatu dira eta hor binakakoan aurrena gelditu naiz Aitor Pfluegl bikotearekin eta banakakoan bigarren gelditu naiz.
Bi modalitateetako zein duzu gustukoen?
Niri gehien gustatzen zaidana banakakoa da, errazagoa iruditzen zait. Binaka beste pertsona baten menpe bezala zaude, nolabait esateko, eta mugitzeko eta partida zehar zailagoa dela esango nuke. Banakakoan hobeto moldatzen naizela uste dut.
Zorionak Jon!
Egin zaitez bazkide