Albisteak
[ARGAZKIAK] Zestoako eskola handitzeko lanekin hasi dira
— 2024-01-10Abenduaren 27tik, Zestoako ikastetxea aldaketa garrantzitsuak izaten ari da eraikuntzaren handiagotze lanak direla eta. Gaur arte, lan eremuaren prestaketa eta dagoen ataripearen eraispena egin da, orain desmontaia egiten ari dira.
Obrak, hasierako fasean daudela adierazi du eskolako zuzendariak, 12 hilabete inguru iraungo duen eraldaketa oso bat du helburu nagusi. Denbora horretan, sei gela berri eraikiko dira eta gimnasia-gela handituko da hezkuntza-instalazioak hobetzeko.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide