Albisteak

Jose Ignacio Zubizarretak hirugarren postua eskuratu du Basurde Arrasto Txakurren Gipuzkoako Txapelketan

Jose Ignacio saria lortu ondoren

Txapelketako lehen zortzi sailkatuek Euskadiko Txapelketan parte hartzeko txartelak eskuratu dituzte.
Joan den larunbatean jokatu zen Basurde Arrasto Txakurrek Gipuzkoako Txapelketa Beunda-Ultzaman (Zegama). Gipuzkoako Ehiza Federazioak antolatzen du txapelketa eta guztira, 17 parte-hartzaile izan ziren. Jose Ignacio Zubizarreta arroarrak parte hartu zuen “Chanquete” txakurrarekin eta hirugarren postua eskuratu zuen, 196 puntu lortuta. Jon Mutuberria urnietarrak eskuratu zuen lehen postua eta Arkaitz Etxarri izan zen bigarren.
Larunbateko txapelketan lehen zortzi postuetan sailkatu zirenek Euskadiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu zuten. Ekainaren 5ean jokatuko dute txapelketa hori, Santa Cruz del Fierron (Araba).



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide