[ARGAZKIAK] Joseba Albisu izan da garaile XXXIV. Ondarbasoko Igoeran
Danbolin— 2019-08-31
Gaur arratsaldean jokatu da XXXIV. Ondarbasoko Igoera. Arratsaldeko 18:00etan hasi da proba eta guztira, 21 txirrindularik hartu dute parte. Emakumeen artean, Nerea Irure izan da parte hartzaile bakarra eta 21 minutu eta 18 segundo behar izan ditu Ondarbasora iristeko
Gizonezkoen artean, berriz, Joseba Albisuk eskuratu du lehen postua 11 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Bigarren postuan Jon Mendia sailkatu da eta 11 minutu eta37 segundo behar izan ditu honek proba amaitzeko. Azkenik, Iñaki Gabarain hirugarren izan da 12 minutu eta 6 segunduko denborarekin.