Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Antxietako Arkeologia Astearen baitan Joseba Riosek eskainiko du hitzaldia gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Alonderon. Honek “Azken Neandertalak Euskal Herrian” hitzaldia eskainiko du. Aditu hau Altzolarats bailarako indusketetan lan asko egina da, Amalda II-ko kobatan 2017tik dabil eta Amalda III-an, 2019tik. Neadertalen lan tresnak eta animalia hezurrak aurkitu dituzte bertan. Duela 55.000 urteko arrastoak dira eta hauei esker Neandertalen bizimodua nolakoa izan zen ikertzen ari dira.
(Hemen, Danbolinek 2022an Joseba Riosi egindako elkarrizketa)
Arkeologia Asteari amaiera emateko, igandean, goizeko 11:00etatik 15:00ak bitartean, Antxietaren erakusketa ikusteko aukera izango da arkupetan.