Jostailuak eman eta jasotzeko aukera izan da atzo eta gaur
Danbolin— 2023-12-02Etxeko jolas eta liburuei erabilera berri bat eman nahian, aurten ere bilketa egin du guraso talde batek Ekain Guraso Elkartearen laguntzailerekin. Udaletxeko arkupetan egin da bilketa ostiral arratsalde eta larunbat goizean zehar. Jostailuren bat eramaten zuenak zerbait jasotzeko aukera ere izan du. Jende asko inguratu da jasoketara.
