Juan Joxe Agirre-ren argazki emanaldia

Aupa lagunak!

Argazki emanaldi baten berri ematera gatoz oraingoan. Juan Joxe Agirre azpeitiarraren argazkigintzako ibilbidea ikusteko aukera izango dugu. Juan Joxeren argazkiak natura eta paisaia dira gehienbat. Zuhaitz, baso eta baita lautadak ere erakusten dizkigu bere argazkietan. Sari asko irabazi ditu bere argazkiekin.

Beraz, otsailak 3 ostirala Gurutzeaga jubilatuen tabernan, Kanarionean, 19:30ean egingo den argazki emanaldira gonbidatuta zaudete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide