JUAN MARI IBARZABALEN ERAKUSKETA ETA EMANALDIA

Kaixo lagunak.

Datorren ostiralean arratsaldeko 7:30tan, Juan Mari Ibarzabal argazkilari azpeitiarraren argazkiez gozatzeko aukera izango dugu Koiote tabernan.

Emanaldian, urteetan txoriei atera dizkion argazki ederrez gozatu, eta berarekin solaz egiteko aukera izango dugu.

Ostiralean baita, Txoriek apainduko dituzte Zestoako tabernak. Juan Marik utzitako argazkiekin erakusketa irikiko dugu uztailaren 15era arte.

Animatu eta Gozatu Argazkiekin!