Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Juana” liburua aurkeztu zuen atzo Jon Artanok, dozena bat lagun elkartu ziren Arroabeko Eskola Zaharrean. Ordubetez zirrara sortu zuten idazlearen hitz eta irudiek, liburuaz baino, eleberria idazterainoko abenturak aipatu zituen eta Hego Ameriketan barrena istorio on baten bila egindako aztarka lanaz.
“Juana” Juana Perea Plataren hilketaren inguruko liburua da, jatorri euskalduneko emakumea. Haren familiaren historiaren bitartez Euskal Herriko historiako hainbat kontaketa ere ezagutzera eman zituen Artanok aurkezpenean.