Jubilatu eta pentsiodunek elkarretaratzea deitu dute astelehenerako
Danbolin— 2020-06-11Koronabirusak eragin duen itxialdiaren ondoren, berriro bilduko dira herriko jubilatu eta pentsiodunak. Astelehenean izango da hitzordua elkarretaratzea, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean.
Hemen taldeak publiko egin duen idatzia:
Koronabirusaren eraginez jasandako itxialdiaren eraginez ondoren berriro Gurutzean biltzera dei egiten dugu:
- Gure elkartasuna adierazi nahi diegu koronabirusarekin hildako guztien senide eta hurbilekoei, bai eta arreta handiz eta maitasunez euren bizia arriskatuz lanean jardun dute erietxe eta egoitzetako langileei.
- Orokorrean pribatizazioak, zaintza sistema sendo baten ezak eta murrizketak agerian utzi dute baliabide falta eta sistemaren porrota.
- Ozenki salatzen dugu pribatizazioek gutxi batzuek dirua irabazteko erabili izana, adinekoen bizitza arriskuan jartzeraino. Gauzak oinarritik aldatu behar dute, Ego Euskal Herrian ere.
- Adinekoen zaintza publikoa eta duina aldarrikatzen dugu, egoitzetako eta etxez etxeko langileen lan baldintzen eskaerak kontuan hartuaz eta bereziki atzerritar askoen egoera.
- Gure azken urteak etxean duintasunez zainduak izateko eskubidea eskatzen dugu, betiko inguruan, familiarrentzat zama izan gabe.
- Pandemiak sortu duen krisiaren aurrean gure pentsioen murrizketei buruzko zurrumurruen aurrean tinko jarraituko dugu pentsio duinak eskatzen eta 1080ko gutxiengoa eta urteroko eguneratzearekin.