Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gurutze jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Gernikara irteera antolatu du datorren ekainaren 27rako. Goizeko 09:00etan irtengo dira Zestoatik. Gernikara iritsitakoan, bisita gidatua egingo dute eta ondoren, Muruetarako KamiƱoko jatetxera joango dira bazkari eder batez gozatzera. Irteeran parte hartu nahi dutenek ekainaren 21a baino lehen eman beharko dute izena.