Albisteak

Jubilatuen Astea azaroaren 28tik abenduaren 4ra

Gurutze jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Jubilatuen Astea antolatu du. Azaroaren 28an hasi eta abenduaren 4ra bitartean era guztietako ekintzak egingo dituzte.

Hemen egitaraua:

Azaroak 28, astelehena: Bingo saioa sari bereziekin, arratsaldeko 16:00etan, jubilatuen tabernan.

Azaroak 29, asteartea: Seiko urrea txapelketa, arratsaldeko 16:00etan, jubilatuen tabernan.

Abenduak 1, osteguna: Mus txapelketa, arratsaldeko 16:00etan, jubilatuen tabernan.

Abenduak 2, ostirala: Tortilla pintxoak eta gaztaina erreak, arratsaldeko 18:00etan, jubilatuen tabernan.

Abenduak 3, larunbata: Bide osasuntsua ibilbidea egingo dute goizeko 10:00etan hasita. Ondoren pintxo dastaketa jubilatuen tabernan.

Abenduak 4, igandea: Urtean zehar hil diren elkarteko bazkideen aldeko meza. Ondoren, bazkaria Zumaiako Marina Berri jatetxean. Nahi duenarentzat autobus zerbitzua izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide