Albisteak

Jubilatuen hamaiketakoarekin hasi dira Lasaoko San Martinak

Gaur San Martin eguna dela eta meza eta jubilatuen hamaiketakoa egin dute Lasaon. Festei jarraipena asteburuan zehar emango zaie eta hurrengoa da egitarau:

Azaroak 15, ostirala:
20:00 txupinazoa
Ondoren, pintxo-triki poteoa Iraitz eta Unai trikitilariekin

Azaroak 16, larunbata:
13:00 umeen txupinazoa
14:00 umeentzat bazkaria
16:00-19:00 puzgarriak
17:00 txokolatada
20:30 Bertso afaria. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Amets Arzallus
Trikitilariak: Hitzeder eta Txibilter

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide