Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekain guraso elkarteak antolatuta, judo eta psikomotrizitate ikastaroak eskainiko dituzte herri ikastetxean. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera, hilaren 22a baino lehen.
Judo ikastaroa HH5etik gorakoentzat izango da, asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean. Psikomotrizitate ikastaroa, berriz, hiru eta sei urte bitarteko haurrentzat izango da. Ostegunetan izango dira hitzorduak: HH3 eta HH4ko ikasleak 16:45etatik 17:45era, eta HH5 eta lehenengo mailakoak 17:45etik 18:45era.