Albisteak
Jurdan Arakistain 2020ko Etorkizuneko Kirolari izendatu dute
— 2020-07-222020ko Etorkizuneko Kirolarien zerrenda argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bertan da Jurdan Arakistain herritarra. Guztira, hamar kirolari izendatu dituzte kirol egokituko atalean aletismoa, slaloma, boccia eta igeriketa kirol modalitateetan. Jurdanek, 2019ko urtarrilean, ‘Etorkizuneko paralinpikoen Axa igeriketa txapelketa’-n egindako denborei esker lortu du izendapena. Bigarren postua eskuratu zuen “100m bizkar” modalitatean eta hirugarren sailkatu zen “50m libre” eta “50m bizkar” probatan, S14 kategorian.
Etorkizuneko kirolari izendatzeak ondorengo onura hauek ditu kirolarientzat:
- Etorkizuneko kirolarien komunitateko kide izatea.
- Jardunaldi eta topaketa komunitarioetan parte hartzea (Kirol Experience).
- Saio informatiboak ikasketa, psikologia eta nutrizio arloetan.
- Onurak unibertsitateko eta unibertsitateaz kanpoko ikasketetan.
- Kirola eta ikasketak bateratzen laguntzea.
Argazkia: Eibar Igerixan Kirol Kluba
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide