Kabalkadako taldetik oharra

Kabalkada taldeko arduradunek ohar hau kaleratu dute

Kaixo, ohar honen bidez Zestoako erregeen kabalkadari buruz hitz egin nahi dizuegu, izan ere, Kabalkadaren etorkizuna arriskuan dago ez dagoelako antolaketa eta koordinazio lanetan laguntzeko jenderik. Aurreko urtean, osasun egoeragatik ez zen ezer egin eta aurten zerbait egiteko asmoa dugu, uste dugulako umeek merezi dutela, baina horretarako zuen laguntza behar dugu. Zure aletxoa jarri nahi bazenuke jarri gurekin harremanetan: 679885173 (Mari Artano)

Eskerrik asko, kabalkadako arduradunak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide