[KALE] Arroaerrekako zabor ontziak gainezka

Herritar batek Arroaerrekako zabor ontzien egoera salatzeko mezu bat bidali zigun duela egun batzuk. Igandea zen eta ontzi guztiak beteta zeudela zioen. Duela pare bat astetik hozkailu bat ere bazegoela esan zigun eta lurrean botata alanbre pila bat eta ardi ilez betetako zakuak. Zaborrak betetzeko leku egokia izatea eskatzen du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide