Albisteak

‘Kale gorrian’ antzezlana eskainiko dute ostiralean Arroabean

Udalak antolatuta, Kale gorrian antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, azaroak 5, Arroabean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia, auzoko plazan. Doako ikuskizuna izango da eta bertaratzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango.

Hemen antzerkiaren sinopsia:

“Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko.

Marianok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara  arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbaitlehen amaitu. Lotsa handia ematen dio bizitzen ari direnak. Baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi. Auskalo bankuek zertarako erabiliko dituzten… Azken finean gauza horiek bere oroitzapenak dira, edo hobeto esanda, bere bizitza. Ikusiko dugu azkenean nola amaituko den kontua. Justizia egingo al da?”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide