[KALE] Gurpil aulkian ezin pasata

Haroa Rodriguez herritarrak bidalitako oharra:
“Gaur arratsaldean oso momentu deserosoa pasa du gurpil aulkian zihoan emakume batek. Espaloi gainean kotxe batek oztopatzen zuen bere bidea eta ezin izan du pasa. Bertan geunden batzuk laguntzen saiatu gara. Udaltzaingoari deitu diogu, eta estalduratik kanpo zegoen mugikorra. Azkenean, bata eta besteari galdetuta aurkitu dugu kotxearen jabea. Kiroldegian zegoen. Emakumea oso haserre zegoen, atzo ere berdina gertatu zitzaiolako. Ez dago eskubiderik horretarako. Mesedez zaindu dezatela espaloi hori eta herriko beste guztiak, egunero lanetik etortzen denean bere etxera bidean oztoporik ez izateko eskubidea duelako”.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide