[KALE] Iraetako sabeak pena ematen du, lurra erretzen ari dira

Xanti Goikoetxea iraetarrak bidalitako mezua:

Oraintxe bertan Iraetak “nazka” ematen du. Ederra lantokiko hautsak, hiltegiko euliak, industrialdeko zikinkeriak… Komeni denean Iraeta landa-gunea da, komeni denean herrigunea edo industri gunea. Nahi dutena egiten dute eta gu bitartean kaka jaten. Hori bai, txakurrak lotu gabe  atera ezkero 5 minutu baino lehen munizipala hor da multa ipiniko digula esanez. Oraingoan Akoako txizak ditugu arazo! Atzo Amilubi gainetik begiratuta sabeak pena ematen zuen, dena txizaz beteta, lur dena erretzen ari dira. Eta usaina? etxeko leiho guztiak itxita eduki behar! Ea udalak, Foru Aldundiak edo norbaitek zerbait egiten duen…

Hona hemen bideoak: