[KALE] Txakur kakaz betetako plastikozko poltsa bat zintzilik buzoi ondoan

Marian Larreak bidali digu ondorengo Kalea:

Gaur goizean Zubimusu 18ko auzokideok nazkagarrikeria hau topatu dugu atarian: txakur kakaz betetako plastikozko poltsa bat zintzilik buzoi ondoan!
Denok gaude kokoteraino toki guztietan txakur kakak topatzen ditugulako. Zoritxarrez, behin baino gehiagotan esan behar izan diegu txakur jabe arduragabeei beraien txakurrak egindako gorotzak jasotzeko.
Baina hau ezin da onartu!!
Norbaitek baldin badaki zeinen txakurraren kakak diren espaloian topatutakoak, nagusiari esan diezaiola zuzenean, eta kasurik ez badu egiten udaletxera bideratu dezala kexa.
Ze txerrikeria da hau? Noraino iritsi behar dugu? Pentsatu al du poltsa hori hor jarri duenak kiratsa zabaltzen ari dela? Zenbat iraun dezake poltsa horrek puskatu gabe? Zeinek kendu behar du?
Mesedez, izan gaitezen ausartak eta arduratsuak. Ezkutuko “lan” honek ez du ezer konpontzen eta kulparik ez duenari bakarrik eragiten dio. Horrelako koldarkeriarik ez!

Oharra: Badakigu beti txakurren gorotzak jasotzen saiatzen diren jabe batzuk badirela.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide