Kale: “Txanpinoiko” patioa zikin-zikin
— 2016-05-04Herri Ikastetxeko “txanpinoiko” eraikineko irakasleek kontatu digute festen ondoren irakasle, haur eta gurasoak eskolara iritsi eta jolastokia zikin-zikin eginda topatu dutela. Paperak, poteak, pintadak, su arrastoak … Udaletxeko langileei abisatu eta berehala garbitu dute, bestela ez zegoen haurrak bertan jolasteko moduan. Pena bat da garbitu aurretik ez argazkirik atera izana, zerri eginda zegoen. Pintadak oraindik ez dituzte garbitu. Badirudi herriko gaztetxoak izan direla. Izan gaitezen eredu eta kontzientzia ditzagun gazteak, denon espazioak norberarenak bezala zaindu behar ditugula.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide