Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Kalekatu Elkarteak, kalean bizi diren katuei babesa emateko sortutako elkarteak, igande honetan, hilaren 6an, bigarren eskuko azoka antolatuko du. Azoka goizeko 10:00etatik 15:00etara bitartean izango da, Udaletxeko arkupean.
Kalekatu Elkarteak bere postua jarriko du bigarren eskuko materialarekin, eta horrez gain, kanpotik etorritako hainbat postuk ere parte hartuko dute. Kalekatuk jasotzen duen dirua kalean dauden katuei laguntzeko erabiliko da, bai gaixotasunen edo istripuen kasuetarako, baina bereziki CER metodoa (harrera, esterilizazioa eta itzulera) burutzeko.