Itxaropena dantza taldean parte hartzeko izen-ematea
— 2025-07-032025-2026 ikasturtean euskal dantzan aritu nahi dutenenentzat izen-ematea zabalik da. 1. mailako haurrak dira izen eman dezaketen gazteenak, eta hortik aurrera ez da adin mugarik.
– Aurreko ikasturtean aritu ez direnek idatz dezatela e-maila itxaropenadantzataldea@gmail.com helbidera. Izen-abizenak eta jaioturtea adierazi.
– Aurreko ikasturtean aritu direnek jakinarazi jarraituko duten edo ez dagokien irakasleari.
Irailean zehaztuko ditugu ordutegiak, saiatuko gara (ahal den neurrian) ikasleen ordutegietara egokitzen.
Ikasturteko matrikularen prezioa 70 eurokoa da. Ordainketa iraila-urria bitartean egingo da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide