Albisteak
Kalekatu Elkarteak bigarren eskuko azoka antolatu du iganderako
— 2025-07-04Zestoako Kalekatu Elkarteak, kalean bizi diren katuei babesa emateko sortutako elkarteak, igande honetan, hilaren 6an, bigarren eskuko azoka antolatuko du. Azoka goizeko 10:00etatik 15:00etara bitartean izango da, Udaletxeko arkupean.
Kalekatu Elkarteak bere postua jarriko du bigarren eskuko materialarekin, eta horrez gain, kanpotik etorritako hainbat postuk ere parte hartuko dute. Kalekatuk jasotzen duen dirua kalean dauden katuei laguntzeko erabiliko da, bai gaixotasunen edo istripuen kasuetarako, baina bereziki CER metodoa (harrera, esterilizazioa eta itzulera) burutzeko.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide